Villa de Portugalete

Eguraldia 

Dagoena dagoela, Portugaleteko eguraldia Kantauri aldekoa bera da. Eguraldi epeleko taldekoa da, beraz, zehatzago ozeanoko epelekoa; horren ezaugarri nagusia euria dugu: urte osoan egiten du euria eta ez dago urtaro lehor zehatzik.

Hotz-beroaz ari bagara, uztailean eta abuztuan egiten du beroen; eta hotzen, berriz, urtarrilean eta otsailean. Tenperatura epela da, dena den, hala neguan nola udaldian, baina neguan hezeago. Itsasotik gertu dagoela, udaldian ere epela da eguraldia.

Labur, bada, esan dezagun eguraldia epela eta hezea dela, urte osoan egiten duela euri eta hilerik beroenean batezbesteko tenperatura 22º Ctik beherakoa dela.

EGURALDIAREN ZENBAKIAK

  • Batezbesteko tenperatura
    • Altuena: 20,0º
    • Baxuena: 9,1º
    Euria
    • Guztira: 1.170mm
    • Euria ari duen egunak: 188
  • Beste hainbat datu
    • Ekaitza egiten duen egunak : 21
    • Eguzkiak jotzen duen orduak: 1.653
    • Haizearen gehienezko lastertasuna: 105 Km/h
© 2004 Portugaleteko Udala – Solar plaza z.g. - 48920 Portugalete - Bizkaia - Telefonoa: 94 47 29 200