
IPARRALDEKO EDO KOSTALDEKOA
INGURABIDEA VILLAVICIOSA-AVILÉS
LEHENBIZIKO BIDEA EDO BARRUALDEKOA
Iparraldeko Donejakue bidea Kantauri aldean dabil Irundik Santiagoraino. Asturiasen bi adar egiten dira: Kostaldeko Bidea eta Lehenbiziko Bidea. Erromesaldiko lehen urteetan bide erabiliena izan zen. Ibilbide horren aztarna gisa baseliza ugari, erromesentzako ospitaleak eta monasterioak aurkituko ditugu.
Dokumentazioa ere bada X. mendean erromesen igarotzearen lekukoa.
Erromesaldia egiteko arrazoiak askotarikoak izaten ziren. Ohikoenak ziren debozioa, pekatuen barkamena eskatzea, eskaintza bat betetzea edo gaixotasunak sendatzea. Masifikazioa eta ibilbidearen segurtasuna handitzean milaka merkatari edo jaun hasi ziren bidea egiten, jende eta leku berriak ezagutzeko asmoz.
Iparraldeko bideak Kantauri Itsasoarekin lotura handia dauka. Kristau asko joaten ziren Santiagora itsasontziz erromes. Kantauri kostaldeko portuetan gelditzen ziren eta portu horietan jasota geratu da erromesen iragaitea. XVI. mendetik aurrera, Donejakue bideak garrantzia galtzen du, erlijioko gudak direla kausa, eta Espainako erregeek gutxiago zaintzen zutelako. Denbora horretan, beraz, Santiagorako erromesaldia letargian gelditzen da eta XX. mendearen bukaeran berpiztu egiten da.
1985. urtean, Bide Frantsesa Gizartearen Ondare deklaratu zen, elkarte eta kofradiak agertu ziren eta Eliza eta herri administrazioak bideari laguntzen hasi ziren. Horrek guztiak Donejakue bidea balantzaren beste aldera eraman zuen, erromesaldia masifikatzen da eta ibilbide turistiko bihurtzen da. Ustekabeko gorakada horri aurre egiteko, Elizak, elkarteek eta herri administrazioak erromesaldiak beste ibilbide batzuetatik bultzatzea erabakitzen dute.
Iparraldeko bidea, kostaldeko bidearekin eta lehenbiziko bidearekin osatuta, gaur egun ordezko aukera izan daiteke Bide Frantsesa ezagutzen dutenentzat eta masifikazioa eta Gaztelako udako bero itzela ekidin nahi dutenentzat. Horrez gain, kostaldeko bidea aukeratzen dutenek inguru berdea eta erliebe anitzak goza ditzakete. Portugalete hiria Kostaldeko bidean agertzen da eta Donejakueren jatorri zuzenean oinarritzen da. Mártir de Arzendjan gotzain armeniarra da jatorri hori, 1494. urtean Kostaldeko bidetik joan-etorria egin baitzuen eta itzuleran “Portugalete hiri handian” hartu baitzuen etxea. Gainera, Santa Maria basilikan aztarna gehiago ikus dezakegu. Santiagoren kaperan aldare txiki bat nabarmen da Santiago Mairu-hiltzaile Clavijo batailan agertzen duena. Espainiako leku askoren patroia da Santiago.
ERROMESAREN EGIAZTAGIRIA
Agiri horrek erromesa Donejakue Bidea egiten ari dela egiaztatzen du. Agiria Santiagoko Artzapezpikutzak eskumena eman dien elkarteetan, kofradietan eta aterpe-etxeetan eskura daiteke. Agirian zigilu marka jarri behar da egunean behin edo bitan, erromesak erromesaldia egiten ari dela frogatzeko modua izan dezan. Horrez gain, egiaztagiriak aterpe-etxeetan lo egiteko ere balio du.
KONPOSTELA
Santiagoko Katedraleko Kabildoaren dokumentu horrek erromesaldia kristau asmoz egin dela egiaztatzen du. Lortzeko, agiria aurkeztu behar da, bidean zehar ezarritako zigiluekin eta datekin. Gutxieneko betebeharra da Santiagora ailegatzea azkenengo ehun kilometroak oinez edo azkenengo berrehunak bizikletaz eginda.
JAKOBEAR URTEA
Jakobear urtea Santiago jaieguna, uztailaren 25a, igandea denean ospatzen da. Eliza Katolikoak dekretua ematen du Aste Santuan eta betekizun batzuk betez, barkamen osoa (bekatu guztien barkamena, pekatu hilgarriak barne) lor daitekeela. Urte santuak izan ziren 1990, 2004 eta 2010. Hurrengoa 2021. urtea izango da. Erromesaren udal-aterpetxea Casilda Iturrizar kalean dago, 8. zenbakian.
Eraikin horrek Ramón Real de Asúa izena du, Bizkaiko Ingeniaritza Eskolaren dekanoaren ohorean. Interes sozial handia eduki zuen, 1902ko irailean Casilda Iturrizar Andrearen Eskolen Fundazioa sortu zelako, urte askotan agustindarrek zuzenduta. Oso adierazgarria da bere portada neorromanikoa, neogotikoaren kutsua ere baduela. Bigarren soinean San Tomas de Villanuevaren irudia dago hormako hobi batean. Aterpetxeak 28 ohe ditu eta uztailaren 1etik abuztuaren 31 arte ohi dago zabalik.
Dutxa, mikrouhina, hozkailua eta kafe makina dauzka, eta terraza handi bat ere, atsedena hartzeko. Goizetan Turismo Bulegoko langileek kudeatzen dute eta arratsaldeetan, berriz, Bizkaiko Donejakue-bidearen Lagunen Elkarteak. Hirian bidea brontzezko beirekin seinalatuta dago, Sestao udalerriaren amaieratik Portugalete udalerriaren bukaera arte. Horrek lotzen du hurrengo etapan amaitzen duen bidegorriarekin (13 km ostean), Muskizen (Pobeña). Pobeñan erromesentzako aterpetxe bat dago, ekainaren 1etik irailaren 30 arte zabalik, 22 ohe dituela. Kostaldeko bidearen hurrengo etapa Kantabria Autonomi Erkidegoan dago. Kostaldeko Donejakue bidearen gaineko informazio gehiago lortzeko, webgune honetara jo: www.jacobeo.net.