
Folklore jaialdia duela 35 bat urte hasi zen egiten. Ordutik hona etortzen dira, beraz, mundu osoko musikari eta dantzariak Portugaletera, herria ezagutzera eta haien folklorearen berri ematera. Jaialdia Portugaleteko Elai-Alai elkarteak antolatzen du.
Dantzaldia Zubi-Alde kiroldegian egin ohi da elkarren segidako hiru gautan, uztailean beti ere, Santiago egunaren inguruan (uztailak 25).
Gaueko emanaldi horien ostean, dantzariek beste bat egiten dute hiriguneko kale handietan, denok ikus ditzagun dantzan eta haien musika, gurearen desberdina, baina gurea bezain ederra, entzun dezagun.

Santiago eguneko gauean egin ohi dute kaleko emanaldi hori.Horrekin batera, su ikusgarrien erakustaldia ere egiten da Canilla ibiltokian eta berriro ere abuztuaren 15ean (Andra Mari egunean) eta 16an (San Roke).
Antolatzaile : ELAI-ALAI
Laguntzaile: Portugaleteko Udala, Bizkaiko Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza.