Villa de Portugalete

Zer bisitatu 

Andra Maria basilikaren inguruetan, Santa Maria kalearen buruan, hauxe dugu...

6 - SALAZAR DORREA

Torre Salazar Oso kokagune estrategikoan egonik, dorretik erraz kontrolatzen zen gizakien eta salgaien joan-etorria hala portuan nola bideetan.

1380 inguruan egin zuten. Hasiera batean lehenengo solairua espetxea zen eta bigarrena, berriz, etxebizitza.

1934an su hartu zuen eta erabat hondatu zen; dorreko liburutegi bikaina galdu zen, tamalez, sutean. Zaharberrituta, dorrea museoa eta jatetxea da gaur egun.

 

7 - HARRESIAREN ATEA

Salazar dorreari atxikita dago oraindik ere Erdi Aroan hiria inguratzen zuen harresiaren aztarnarik. Arku zorrotz baten azpitik sartuko gara aspaldian harresi barruan zegoen eremura, portutik gatozela.

8 - SALCEDO KALEA

Itsasontzigintzak ospea eta dirua ere eman zion hiriari. Ontziolak egungo Salcedo kantoiaren muturrean zeudenez gero, kantoiari Atarazanas ('ontziola') kalea esaten zitzaion.

Behin eginda, ontziak lera eta enborren bidez uretaratzen ziren Martín Vallecilla arkupetik igarota.

9 - BUSTAMANTE ETXEA

Santa Maria kalean behera goazela, muturrean, beste kale bat, perpendikularra, Bustamante etxea topatuko dugu .

Elías Bustamante botikariak agindu zion etxea egitea Leonardo Rucabado arkitektoari. Rubacadok 1910ean bukatu zuen eraikina, zeinaren itxuran oso nabarmena baita modernismoaren eragina.

Etxe benetan bitxi paregabea da bere inguruan, gehienbat xehetasun neogotikoen kolore ikusgarriari esker. Etxe luzea izanik, bost solairukoa, behealdekoak dira nabarmenak, harlanduz binakaturik baitaude, eta begiratokiak ere bai: bata, zurezkoa, kantoian dago eta bestea, harrizkoa, nahiko laua baina apaingarri ugarikoa da.

10 - UDALETXEA

Ayuntamiento Salcedo kalea zeharkatuta, Solar plazara iritsiko gara eta hor dugu .

Neoklasikoa da, burdina forjatuzko balkoiak ditu, hiriko armarria fatxadan eta arkupeak ere bai.

XIX. mendearen bukaeran Portugaleteko udaletxe zaharra bazen jada txikiegia garaiko toki administrazio gero eta korapilatsuagoa hartzeko. Horregatik, agintariek Atanasio Anduiza proiektugileari gomendatu zioten egunekoa egitea.

11 - VICTOR CHAVARRIREN MONUMENTUA

Monimento a Víctor ChávarriVíctor Chávarri ingeniari zibila zen arte-manufakturetan. Portugaleteko Barrenkalean jaio zenez gero, gaur kale hori Víctor Chávarri kalea da. Chávarri jauna oso inportantea izan zen Bizkaiaren industrializazioan eta garapen ekonomikoan, "La Vizcaya" lantegia, Bizkaiko Labe Garaien aitzindaria, fundatu baitzuen.

Víctor Chávarri 1900ean hil zen, 45 urte zituelarik. Esan bezala, udaletxe aurrean dugu Víctor Chávarriren monumentua, herritarrek bildutako diruaz ordainduta 1903an.

Monumentu honi esker Miquel Blay eskultoreak urrezko domina jaso zuen Parisko Nazioarteko Erakusketan 1905ean. Monumentuak hainbat atal ditu: Víctor Chávarriren bustoa eta, granito grisezko oinarriaren gainean, behargin biren irudiak; bata Gallartako Txomin Garro barrenatzailea da eta bestea, Sestaoko Silvano Rodríguez olagizona. Antzinako arrantza-portu naturalaren gainean, XIX. mende bukaeran Kai Zaharra izenekoa egin zen eta, horren gainean, bestetik, burdinbidea.

Ibilbidean segi

© 2004 Portugaleteko Udala – Solar plaza z.g. - 48920 Portugalete - Bizkaia - Telefonoa: 94 47 29 200