Villa de Portugalete

Historia eta Artea 

Villa de PortugaletePortugalete hiriaren fundatzailea María Díaz de Haro Zintzoa izan zen. 1322. urtean fundatu zuen hiria, nahiz eta, lehenago, herrixka bazegoen, itsas langileena, portu naturalaren babesean bildurik.

Hiria fundatzeko, bada, Maria andreak herri-gutuna izenpetu zuen, baina agiria urte batzuk geroago galdu zen. Dena delarik, 1432an berretsi zuen, pribilegio baten bidez, Gaztelako Joan II.ak. Pribilegio hori, herri-gutuna ez bezala, iritsi egin zaigu egunotara.

Agiri bietan ematen zitzaizkien portugaletetarrei merkataritza eta salgaien garraioaren gaineko onura batzuk, gehienbat artile, burdina eta arrantzaren gainean.

Portugalete actualHala eta guztiz, Portugaletek, XVI. mendetik aurrera, apurka-apurka galdu zuen merkataritza eta arrantzaren monopolioa, Bilboko portuak kenduta.

XIX. mendean, eskualdea industriaz bete zen eta horrek, burdinbidearekin batera, bultzada ederra eman zion ekonomiari. Zubi Esekia eta burdinazko kaia ere izan ziren lagungarri.

Portugalete kostaldean egon eta hondartza eta bainuetxea zituenez gero, burges berriek udaleku hartu zuten eta jauregi batzuk eraiki zituzten itsasadarraren ertzean.

XX. mendean Portugalete Ezkerraldeko gune nagusietako bat, merkataritza herria eta aisia ematekoa izan da.

Hiria fundatu aurretik
XIV mendea
XV mendea
XVI mendea
XVII mendea
 XVIII mendea
XIX mendea
XX mendea
© 2004 Portugaleteko Udala – Solar plaza z.g. - 48920 Portugalete - Bizkaia - Telefonoa: 94 47 29 200