
|
Herria eta portua lehenagotik bazeuden ere, Portugalete, hiri legez, XIV. mendean jaio zen María Díaz de Haro andrearen eskutik. María Díaz de Harok, Don Joan infantearen alargun eta orduko Bizkaiko Nagusiak fundatu zuen, beraz, hiria 1322.eko ekainaren 11n, eta fundatzeaz batera, Logroñoko forua eskuetsi zion. Herri-gutun hori galdu egin zen, baina, geroago, 1432an, Gaztela-Leongo Joan II.ak berretsi zuen eta agiri hori badugu gaur egun. Gutun biek ematen zizkieten portugaletetarrei hainbat onura merkataritza eta garraioaren gainean, gehienbat artile eta burdina eta arrantzaren gainean. XV. mendearen hondarretan piztu ziren bandukideen arteko gerrateak eta horren ondoko urte askotan iraun zuten. Kronologia laukia
|
|
|||||||||||||||||||||||