|
Mende horren bukaeran, trenbidea eginda, behera egin zuen nabarmen itsas jardunak Portugaleten, besteak beste, trenak portuaren lekua hartu baitzuen. Dike txiki bat baino ez zen geratu, ontzi txikietarako, noski, merkataritza eta itsasketaren iragan ospetsuaren lekuko.
Horiek horrela egin zen burdin kaia, Evaristo de Churruca. ingeniaria zuzendari zelarik. XIX. mendeko ingeniaritza lan hori 1887ko irailaren 12an inauguratu zen eta horrela bukatu zen betiko Portugaleteko barra beldurgarria eta erraztu zen tona askoko ontziak itsasadarrean ibiltzea. Horren ondorioz, itsas jardunak gora egin zuen herrian, eskualde osoaren onerako.
Horren bitartean, aldameneko herri biek eraginda, industrializazioa etorri zen Portugaletera 1870 inguruan eta abiada handia hartu zuen hirugarren karlistadaren ostean (1871-1875). Gerrate hartan herria setiatu zuten Karlosen aldekoek 1873ko uztailetik 1874ko martxora. Azkenik, setio-egileek hartu egin zuten herria eta Karlos bera etorri zen hona.
1888ko irailaren 24an Bilbo-Portugalete trenbidea inauguratu zen eta 1891tik 1893ra bitartean Portugaleteko zubia, edo Palacio zubia, eraiki zuten. Palacio zubia esaten zitzaion hasiera batean Alberto del Palacio y Elissague ingeniariak diseinatu zuelako. Zubia 1893ko uztailaren 28an hasi zen abian. Munduko aurreneko zubi transbordadorea izan zen.
XIX. mendearen bukaeran, indianoek eta Bizkaiko burges kapitalista handiek dirutza ederra ekarri zioten Portugaleteri eta herria udaleku bilakatu zen; hondartza ederra zeukan orduan, egun jadanik galduta, eta bainutegia ere bai.
Kronologia laukia
| 1808 |
Abuztuaren 17an Napoleonen armada sartu zen Espainian
|
| 1809 |
Maiatzaren 20an Andra Mari elizaren atzean hilerri berria egitea erabaki zen |
| 1833 |
Castor Andéchagak setiatu zuen Portugalete |
| Lehen karlistadan Portugalete gotortu egin behar izan zen, Portugalete hartu behar baitzen derrigor Bilbo hartu baino lehen. Castor Andéchagak, esan bezala, Portugalete setiatu zuen, baina Esparterok ihes eragin zion. |
| 1834 |
Zumalakarregik Bilbo setiatu zuen, zauritu zuten arte. Portugalete Bilbo liberatzeko operazioen gunea izan zen. |
| 1841 |
Evaristo de Churruca y Brunet, portuaren eta burdinazko kaiaren egilea, jaio zen. |
| 1845 |
Isabel II. erreginak hiriaren titulua berretsi zuen. |
| Maiatzaren 31n Isabel II. erregina itsasontziz Portugaleteratu zen. Segizio moduan ia ehun ontzi txiki apaindu zekarren. Herriko toki batzuetan ibili zen eta hiriaren titulua berretsi zuen. |
| 1852 |
Espainiako telegrafiako lehen linea elektrikoa hasi zen martxan, Portugalete eta Bilbo artean. Bideen Gorputzari zegokion linea eta Bilboko Portuari eman behar zion zerbitzua |
| 1856 |
Hauexek jaio ziren: Alberto de Palacio, Zubi Esekia eraiki zuena; José Manuel Zubeldia maisua; eta Bernardo Castet |
| 1872 |
Baimena eman zen Portuko Lan Batzarra eratzeko |
| 1873 |
Bigarren Karlistada |
Uda partean hasi ziren setioa saiatzen. Abenduan, ordea, bonbardaketa eta setio luzearen ostean, Portugaleteko goarnizioa errenditu egin zen eta karlistek hartu zuten |
| 1874 |
Maiatzaren lehenean liberatu zuten Portugalete eta biharamunean, berriz, Bilbo |
| 1881 |
Portugaleteko kaia luzatu egin zen |
Kaia luzatzeko lanak hasi ziren. Churrucaren planen arabera, kaiaren armazoia burdinazkoa izango zen. |
| 1887 |
Bukatu ziren kaiko lanak |
Irailaren 12an María Cristina Habsburgokoa Espainiako erregina etorri zen Portugaletera kai berriko azken harria jartzera. Kaiaren lanak Evaristo Churrucak zuzendu eta Portuko Lan Batzordeak burutu zituen |
| 1888 |
Irailaren 24an inauguratu zuen José Canalejas Espainiako ministroak Bilbo-Portugalete burdinbidea. Lanak Pablo Alzola ingeniariak zuzendu zituen |
| 1893 |
Uztailaren 28an inauguratu zen Palacio zubia eta Zubi Esekia eta Bizkaia Zubia izena jarri zioten. Alberto Palacio ingeniari bikainak egin zuen.
|
|
|