Villa de Portugalete

Historia eta Artea  

XV. MENDEA:

Erdi Aroan hainbat familia noble ziren nagusi, bandukideen gerrak gertatzen zirelarik. Gerra horiek Euskal Herri osoa suntsitu zuten XIV. eta XV. mendeetan. Portugaleteko nobleei bagagozkie, Salazartarrak ziren nagusi. Euren izeneko dorretxea eraiki zuten.

Salazartar nabarmenena Lope García izan zen, bandukide, kronikagilea eta Portugaleteko prebostea.

Dirudienez 1492an ekin zioten Andra Mari basilika eraikitzeari.

Kronologia laukia

1432 Joan II.ak berretsi zuen Portugaleteren pribilegioa
1459 Herriko ordenantza zaharrenak egin ziren.
1468 Gerra piztu zen berriro, Durangaldean ordea

Elorriarrak eta durangarrak ari ziren elkarren kontra. Borroka horretan lau salazartar hil ziren eta Portugalete osoa jantzi zen doluz.

1476 Fernando Aragoikoa etorri zen Portugaletera bisitan.
1483 Isabel Katolikoak berretsi zuen pribilegioa

Irailaren 4an etorri zen Erregina, Bizkai erako jantzi batez. Bisitaren asmoa zen aspalditik hara elkarren kontra aritzen ziren bando eta leinuei bakerako gonbitea egitea, eta forua berrestea ere bai. Hala egin zuen irailaren 8an.

1492 Andra Mari Basilika eraikitzeari ekin zioten.
Hiria fundatu aurretik
XIV mendea
XV mendea
XVI mendea
XVII mendea
 XVIII mendea
XIX mendea
XX mendea
© 2004 Portugaleteko Udala – Solar plaza z.g. - 48920 Portugalete - Bizkaia - Telefonoa: 94 47 29 200