|
Mende honetatik aurrera Portugaletek apurka-apurka galdu zuen merkataritza eta arrantzaren gaineko monopolioa, Bilboko portuak kenduta.
Hasiera batean Gaztelako artilea Portugaletetik irteten zen Flandes aldera, Portugalete Bilboko aurreportua zenez gero, hortxetik esportatzen baitzen Burgoseko merkatarien artilea. Hala eta guztiz, Bilbok monarkia alde zeukala, kendu egin zion, apurka-apurka merkataritza monopolio hori eta itsasadarraren inguruko lurra ere bai, Barrikatik Erandiora eskuinaldean eta Somorrostrotik Lutxanara, berriz, ezkerraldean. Lurralde hori Portugaleteri zegokion 1322ko pribilegioaren arabera; horren ondorioz, bertako biztanleek ezin izaten zuten inolako salgairik ez hartu ez eman, Portugaleteko alkatearen baimenik gabe. Dena delarik, monarkiak Bilboren alde egin zuen arren, Portugaletek eutsi egin zion itsasadarraren gaineko botere horri XVIII. mendearen bukaera arte.
Ordutik aurrera herria gehienbat praktikajetik bizi zen, ontzi asko aritzen baitziren itsasadarrean sartzen ziren besteen laguntzan, Portugaleteko barra arriskutsua zeharkatzen zutenean
Kronologia laukia
| 1502 |
Joan de Garita eta Guiot de Beaugrant teknikariei gomendatu zioten Portugaleteko barrari buruzko txostena egitea, oso arriskutsua baitzen. |
| 1515 |
Flandeseko buia handi batzuk jarri ziren barran eta kanalaren buruan, bideratu eta hondoa handitzeko xedez
|
| 1526 |
Karlos V. enperadoreak eta haren ama Joanak berretsi zuten Portugaleteren pribilegioa
|
| Sevillan egin zuten eta agiria ekainaren 3an ekarri zuten Portugaletera. Sancho Ugarte alkateak hartu zuen. Jatorrizko agiria pergaminozko orri erdi batean dago eta argizarizko zigilua zeraman, baina aspaldian askatu zen. Agiria herriko artxiboan dago gorderik |
| 1530 |
Hirurogei brazako kaia egin zen
|
| 1540 |
Portugaleteko kaiak 400 metro luze egin zituzten. |
| 1547 |
Burgoseko Merkatarien Unibertsitateak eta Portugaletek ituna egin zuten |
| Itunaren helburua zen Flandes aldera zihoan artilea, Bilbotik barik, Portugaleterik irtetea. Itunak ez zuen luze iraun, Portugaleteko ontzidiak ezin izan baitzuen Bilbokoarekin lehiatu. |
| 1558 |
Burgosek, Bilbok eta Portugaletek konpromisoa sinatu zuten, kaietan lanean iraungo zutela. Lanak Erauso maisu harginak zuzendu zituen |
| 1561 |
Felipe II.ak berretsi egin zuen pribilegioa |
| 1568 |
Abuztuaren 22an Bilbok eta Portugaletek beste eskritura bat sinatu zuten kaietako lanen gainean |
| 1580 |
Bukatu zen Andra Mari elizaren eraikuntza. Egileetako bat Garita maisua izan zen |
|
|