|
Mende horretan ere lehiatu ziren Portugalete eta Bilbo artilearen merkatuaren alde, Portugaleteren esku artean.
Aurreko mendean hasiak ziren barra hobetzeko lanak, baina XVII.ean bada artean arazoa, eta diru iturria ere bai, portugaletetar asko barra zeharkatzeko laguntzatik bizi baitziren. Hortaz, 1651n San Telmo eta San Nikolas Marinel-Nabigatzailen Anaiartekoa eratu zen, itsasadarrean pilotajean aritzeko xedez.
Artean kairik ez zegoenez gero, ontziek hondoa jotzen zuten sarritan barra zela kausa.
Kronologia laukia
| 1614 |
Abuztuaren 23an bedeinkatu eta inauguratu zuten Santa Klara komentua |
| 1615 |
Udal ordenantzak prestatu eta erreformatu zituzten |
| 1624 |
Francisco Díaz Pimienta, itsasketa militarraren berriztatzailea, jaio zen |
| 1635 |
Martín de Vallecilla almirantea hil zen
|
| 1636 |
Ana del Casal, Santa Klarako ama abadesa, hil zen |
| 1651 |
San Telmo eta San Nikolas Marinel-Nabigatzailen Anaiartekoa eratu zen
|
Haren xedea zen itsasadarreko praktikajea antolatzea. Horretarako baimena eman zion behintzat Bilboko kontsuletxeak.
|
| 1663 |
Auzia Santurtziren aurka, hiriaren jurisdikzioaz |
| 1674 |
Cristóbal del Mello, almirante eta ongilea, hil zen. |
|
|