Villa de Portugalete

Historia eta Artea  

XVIII. MENDEA

Portugaleteko barra artean ere arazoa zen. Barra zetzan itsasadarreko alde hartan nekez nabiga zitekeen, ubidea txikiegia zelako. Horren ondorioz, ontziek erraz jotzen zuten hondoa.

Itsasadarrean, bada, ontziak ez zebiltzan ondo. Lau metrotik gorako sarkuradunek, kasu, ezin zuten barra zeharkatu itsasgora bizietan eta ekaiztea zetorrela, ezina zen itsasadarrean sartzea. Horrelakoetan ontziek Santurtzira jo behar izaten zuten babes bila, eguraldiak hobera egin arte. Beste hainbatetan, berriz, negu partean, ontziek asteak ematen zituzten itsasadarrean, atera ezinik.

Kronologia laukia

1712 Deterioro de la barra y del canal

Lan asko eginda ere, barra eta kanalaren egoera gero eta arriskutsuagoa zen. Harea etengabe zihoan gora. Jendea beldur zen barra ez ote zen guztiz itxiko eta itsasadarra lehortuko. Horren kezka Portugaletek eta Bilbok ez ezik, Jaurerri osoak zeukan, Europako atea itxiko zitzaielakoan.

1753 José Justo de Salcedo, azkeneko itsas militar handia, hil zen.
1758 Francisco Xabier Castaños, Portugaleteko aurreneko markesa, jaio zen
1776 José Gabriel de Lasurtegui misiolari agustindarra jaio zen.
1790 San Roke herriko zaindari izendatu zuten

Uztailaren 30ean erabaki zuten portugaletetarren ordezkariek, santuak emandako onurak eta egindako mirariak eskertu nahian.

Hiria fundatu aurretik
XIV mendea
XV mendea
XVI mendea
XVII mendea
 XVIII mendea
XIX mendea
XX mendea
© 2004 Portugaleteko Udala – Solar plaza z.g. - 48920 Portugalete - Bizkaia - Telefonoa: 94 47 29 200