
|
Herrian ez zegoen industria handirik, ertaina baizik, besteak beste produktu metaliko eraldatuenak, makineria eta eraikuntza alorrekoak. Portugaletetar gehienek inguruko fabriketan egiten zuten lan. Nekazaritza eta abeltzaintza galduta zeuden betiko, eremu lur gehiena etxeek hartu zuten-eta. XX. mende osoan izan zen Portugalete Ezkerraldeko gune nagusia, merkataritza eta jolasari zegokienez. Kirol eta jaiaz ari bagara, eskualdeko herririk erakargarriena zen. Izan ere, Portugaleten hainbat kiroletan egin dezakegu gaur egun ere: arraunketan, kasu, Portugaleten lehiatzen dira Euskal Herriko, Kantabria, Galizia eta Asturiaseko traineru ospetsuenak. Arraun txapelketa garrantzitsuena Nerbioi Saria dugu; irailean egin ohi da. Kronologia laukia
|
|
|||||||||||||||||||||||||||