Villa de Portugalete

Datu orokorrak  

Portugalete Town Council.
Plaza del Solar s/n
Tel.: 944 729 200
http://www.portugalete.com
http://www.portugalete.org

Portugalete hiriaren fundatzailea María Díaz de Haro Zintzoa izan zen. 1322. urtean Maria andreak fundatu zuen hiria, herri-gutuna izenpetu zuen, baina agiria urte batzuk geroago galdu zen. Dena delarik, 1432an berretsi zuen, pribilegio baten bidez, Gaztelako Joan II.ak. Pribilegio hori, herri-gutuna ez bezala, iritsi egin zaigu egunotara.

KOKAERA

Vista de PortugaletePortugalete Nerbioi ibaiaren ahoan dago, itsasadarraren ezkerraldean. Iparraldean, Santurtzi , Getxo eta itsasoa dauzka; Hegoaldean, Trapagaran / Valle de Trápaga y Ortuella; Ekialdean, Sestao eta Leioa; eta, Mendealdean, azkenik, Ortuella eta Santurtzi.

Herria mendilepo batean dago: 103 metroko altueratik behera doa, batetik itsasadarrerantz eta, bestetik, barrualdetik, Ballonti ibairantz. Hala itsasadarra nola ibaia muga naturalak dira. Portugalete Bilbo Handia eskualdean dago, hiriburutik 13 kilometrora.

 

EREMUA

Portugaletek 3,2 km2 du. Horietako metro karratu erdia itsasadarrak hartzen du. Bizkaia osoan beste lau udalerri bakarrik dira 5 km 2 -tik beherakoak. Biztanleen dentsitateaz ari bagara, berriz, aurrena da, 22 biztanle baitauka km 2 -ko.

Vista desde el cielo de Portugalete

Udalerria ipar-mendebaldetik hego-ekialdera doan mendilepo baten gainean datza, zeinaren mugak itsasadarra eta Ballonti ibaia diren. Mendilepoak mendi tontor txiki batzuk ditu; hala nola: Los Hoyos ( 102 m ), Kanpazar ( 103 m ) eta San Roke ( 85 m ). Tontorren lerroa 1.200 metro luze da gutxi gorabehera.

GEOGRAFIA DATUAK

  • Kontinentea : Europa
  • Herrialdea: Espainia
  • Autonomia Erkidegoa: Euskadi
  • Lurralde historikoa: Bizkaia
  • Udalerria: Portugalete
  • Distantziak:
    • Bilbo: 13 km.
    • Vitoria-Gasteiz: 77 km.
    • Donosti: 130 km.
  • Ipar latitudea: 43º 19' 12''
  • Mende longitudea: 0º 40' 00''
  • Altitudea: 6 m
  • Zabalera : 3,2 km2
  • 0 kilometroa: udaletxea
  • Biztanleak : 49.788 (2005 urtea)
© 2004 Portugaleteko Udala – Solar plaza z.g. - 48920 Portugalete - Bizkaia - Telefonoa: 94 47 29 200