
1614. urtean, Urduñatik etorritako lekaime talde batek Portugaleteko beata batzuekin bat egin eta, denek batera, Santa Klararen erregela hartu zuten klausurako komentua fundatzeko.
Komentu hori, apaingarririk gabeko barroko estilokoa, erabat narriatu zen XIX. mendean, karlistadetan kaserna moduan erabili zelako, eta Mendizabalen desamortizazioaren ondorioz ere bai. Mende bukaeran, aldiz, Francisco Berriozabalek erreformatu zuen, kutsu historizista emanez.
Sarrera nagusiaren gainean garaitza arku bat dago, pilastra eta guzti, eta erremate moduan, nitxo bat, barruan Santa Klararen irudia duena.
Udalak eskuratuta 1987. urtean, erakina moldatu zuen eta kulturtegi moduan erabiltzeko prestatu. Horrela, antzinako klaustroaren lurrak anfiteatro eta lorategi bilakatu ziren.
XVIII. mendean, hiria handitu beharra zela kausa, behera eraitsi zen hiri inguruko harresia. Horrela jaio zen Barrera kalea edo Kale Berria, gaur egun Casilda Iturrizar kalea, alegia, nahiz eta jendeak "egurraren aldapa" esaten dion.
