Villa de Portugalete

Pertsonak ospetsuak  

PÉREZ ZABALLA, MARTÍN

nofoto.jpg

PÉREZ ZABALLA, MARTÍN
Herriko alkatea XV. Mendean

XV. eta XVI. alkateei esker joan ziren gure herriak beren egitura juridikoa sendotuz eta modernoagotuz.

Martin Perez Zaballa alkate eta Lope Garcia Salazar preboste zirela, 1459an, Portugaletek ehun urte beteta zeuzkala, herria gobernagarriago egiteko xedez, udal ordenantzak prestatu ziren, garaian elkarren borrokan zebiltzan bandoen zoritxarrerako.

Agintariek idatzi zutenez, ordenantzak herriko guztien onurari begira egin ziren, herria, abra, mahastiak eta landak zaintzeko eta nor berearen jabea izan zedin.

Ordenantzok ia hirurogei urtetan izan zuten indarra, 1493an aldatu arren. Beste batzuk prestatu ziren, aldiz, 1518, 1531 eta 1615ean, denbora berrien arabera.

Sinesgaitza bada ere, lege zorrotz haien egileak izan ziren leinu guztietako kideak: Balparda, Basori, Butrón, Loizaga, Larrea, Xarro, etab., alegia, zeinek oro har borroka odoltsuaz egiten zuten hiriak sendotzearen kontra.

Kasu bitxi paregabea da, beraz, Perez Zaballa alkatearena. Istorioa alkate izan baino hamar urte lehenago hasi zen.

Lope Garcia Salazarrek askotan aipatu zituen bere liburuetan garaiko sarraski ohikoak. Besteak beste, Bilbon Ochoa Sánchez Ginea mailegu-emaileak, Migel Sánchez erregearen fiskal eta Pedro Gómez korrejidore doktoreak preso hartu zuten 1450ean Martin Lopez Zaballa, gezurrezko dirua egin eta lapurrei laguntzeagatik, eta Joan Arrieta Portugaleteko zapataria eta beste hiru gizon Cerecedan ere bai. Halaber hartu zuten preso Martin Perez Zaballa Portugaletekoa, eta zortziehun txanpon urrezko kendu zioten, Alonso Viverori emateko, Viverok eskuratu baitzituen diru-egileen ondasunak. Garai hartan Portugaleten jende gutxi bizi zenez gero, pentsatu dugu gizona bera dela eta, gainera, Salazar prebostearen senidea zela. Salazar prebosteak, dakigunez, legeak betearazten zituen herrian.

Lope Garciaren salaketa arretaz aztertuz gero, ikusiko dugu portugaletetarrak ez zirela zintzo-zintzoak, hurrengo alkatea gezurrezko diru-egileen konplizea zelarik, zapataria berdin eta, lehenago, familia oso batek zerikusia zeukala lapurreta eta hilketa batekin.

Ez da, beraz, harritzekoa, delitu-egileak izateagatik delituaren berri zeukatela, 1459ko ordenantza ezagunak prestatzean, oso zigor latzak ezarri izana, eta ez bakarrik hilketengatik, baizik eta aurreikusmen kontuetan ere bai; esaterako, armak eduki eta soinean eramatean edo agintariei gorde beharreko begirunean.

Oso gogoan hartzeko zehaztasun bat da, garaiko agintarien nortasunaz ari garelarik, gehienak erregearen izkribatzaileen artetik hautatzen zirela.

Halaber, hurrengo mendean, maisu eta armadoreen artetik hautatzen ziren; eta XVII. mendean, berriz, arma-gizonen artean, berdin zelarik lanbidez soldaduak izatea edo merituengatik kapitain maila lortu izana, nahiz eta askotan merituok zerikusirik ez zeukaten gerrarekin, eta bai, ordea, aberriaren aldeko egitateekin, Madrilgo Gortearen goi-mailakoen iritsiz, noski.

ITZULI

© 2004 Portugaleteko Udala – Solar plaza z.g. - 48920 Portugalete - Bizkaia - Telefonoa: 94 47 29 200