Villa de Portugalete

Ba al zenekien.? 

Interés general
Interes orokorrekoak
Arte
Artea
Historia
Historia
Fiestas
Jai-tradizioak

INTERES OROKORRA

Inork ez daki ziur Portugalete izenaren jatorria.

Joan Antonio Mogelek 1803. urtean Jose Bargas-i idatzitako gutun batean bazioen hala Portugalete nola Portugal izenen jatorria portus gallorum zela, hau da "galiarren portua" latinez. Hala ere, badio orobat Mogelek ez Portugalete ez Portugal ez zirela inoiz galiarren portu. Haren ustez, Portugaleteren antzinako izena Ugalete edo Ugaleta izan zen, hau da, "ura gelditzen den txokoa" eta erromatarrak etorrita, portu berba jarri ziotela aurrean.

Horren arabera, Portugal eta Portugalete izenak bat eta bera dira, baina gure herriaren izenari -ete euskal toki-bukaera gehituta. Hortaz erreparatu behar diogu inguruko zenbait herrik ere Galiaren kutsua daukatela: Galindo, Galea, Galdames, Galarreta (Gallarta).

Ciriquiainen ustez, Mogelen teoria litekeena da Portugaleteren jatorriaren inguruko guztietan.

Aspaldi batean Portugaleteko portutik ateratzen zen Gaztelako artilea Flandes alderantz, Portugaleteko portua Bilbokoaren aurreportua baitzen. Izan ere Bilboko portua Burgoseko Merkatarien Unibertsitateari zegokion, elkarte horrek kontrolatzen zuelarik Iberiar Penintsulako iparraldeko artilearen merkataritza osoa

Portugaleten XIX. mende osoan eta XX.aren hastapenetan taberna asko zeuden. Jendeak bertan eskualdeko txakolina edaten zuen pitxarretan ( jarrilletan ). Horregatik esaten zaie portugaletetarrei, txeraz esan ere, jarrillero

Portugaleteko barra zorigaiztokoa kanalaren ahoan zetzan. Bertara metatzen ziren harea eta jalkinak eta itsasontziak nekez eta arriskuz ibil zitezkeen

Portugaleteko barra mendeetan izan zen oso arazo handia Portugalete, Bilbo eta Jaurerri osorako, beldur baitziren denak barrak ez ote zuen ubidea itxiko eta lehortuko. Arazoa XIX. mendean konpondu zen Churrucak kaia eginda

Portugalete inguruko mendi tontor altuenak San Roke, Kanpazar, Los Hoyos eta Repelega muinoak dira

 

Muelle de Churruca
Umeak Txurruka kaian ibili ohi ziren jolasean, itsasadarrean gora eta behera zebiltzan ontziei begira. Ikus daitekeenez, Txurruka kaiko zorua jatorriz egurrezkoa zen eta bidexka batzuk zeuzkan, horien gainean zama-garabiak mugitu ahal izateko
© 2004 Portugaleteko Udala – Solar plaza z.g. - 48920 Portugalete - Bizkaia - Telefonoa: 94 47 29 200