|
Dominginak trapuzko panpina handi bi dira. Soka batetik zintzilika ohi dabiltza uztailaren 1ean egun osoan, goiz-goizetik, Giako Andra Mari jaia dela eta. Sokaren mutur biak Coscojales kaleko balkoi banatan lotzen dira, dominginak kale erdian ager daitezen. |
| Patroiaren jaiak bukatzeko, jarrilla erre ohi dute Portugaleten, jaien ezaugarria baita. Jarrillaren jatorria azaltzeko esan behar dugu portugaletetarrek aspaldian txakolina pitxarretan, hau da jarrilletan edan ohi zutela eta horrexegatik esaten zaiela gaur egun ere jarrilleroak. Jarrilla, bada, erre egiten da itsasadarraren erdian, ur gainean, barrutik su ikusgarriak irteten zaizkiola. |