|
Portugalete María Díaz de Haro Bizkaiko andre nagusiak fundatu zuen |
|
Lope García Salazar Bizkaiko bandokide ezaguna eta kronika-historiagilea, 1399an jaio zen eta 1476an hil zen pozondurik, semeek preso zeukaten dorrean |
| 1483ko irailaren 4an etorri zen Isabel Espainiako Erregina Katolikoa Portugaletera, Bizkaiko soineko batez jantzirik. Erreginak bakerako gonbita egin zien aspalditik ordura elkarren borrokan ari ziren bando eta leinuei eta, horretaz gain, Portugaleteko forua berretsi zuen irailaren 8an. |
|
Espainiako Errege-Erregina Katolikoak, Fernando eta Isabel, Portugaletera etorri ziren 1476an eta 1483an hurrenez hurren. Biei atsegin omen zitzaien herriko paisaia: harkaitzak eta itsaso haserrea. Garai hartan pirata eta abenturazale ugari zebiltzan kostaldean. |
| 1790eko uztailaren 30ean udal agintariek San Roke izendatu zuten herriko zaindari, onura handia ekarri omen baitzion herriari eta mirari batzuk egin ere bai. |
|
Portugalete oso gune nagusia izan zen karlistadetan, eta oso estrategikoa Bilbo menderatzeko. Horregatik setiatu zuten hainbatetan eta operazio-base moduan ere erabili zuten askotan. |
| 1845eko maiatzean Isabel II.a Espainiako erregina etorri zen itsasontziz, segizio moduan ia ehun txalupa apaindu zekarrela. Herriko hainbat txokotan ibili zen eta hiriaren titulua berretsi zuen. |
|
1887ko irailaren 12an María Cristina Habsburgokoa Espainiako erregina etorri zen Portugaletera kai berriko azken harria jartzera. Kaiaren lanak Evaristo Churrucak zuzendu eta Portuko Lan Batzordeak burutu zituen. |
| 1888ko irailaren 24an inauguratu zuen José Canalejas Espainiako ministroak Bilbo-Portugalete burdinbidea. Lanak Pablo Alzola ingeniariak zuzendu zituen. |
|
1893ko uztailaren 28an inauguratu zen Palacio zubia eta Zubi Esekia eta Bizkaia Zubia izena jarri zioten. Alberto Palacio ingeniari bikainak egin zuen. María Cristina Habsburgokoa Espainiako erreginak Isabel infanta bidali zuen bere ordez ekitaldira. Infantari izugarri gustatu zitzaion zubia eta zazpi aldiz iragan zuen itsasadarraren alde batetik bestera. |
| Espainiako gerrate Zibilean Portugalete askotan bonbardatu eta eraso zuten. Gerratea bukatu baino egun batzuk lehenago, Zubi Esekiko erdiko habea suntsitu zuten |
|
XIX. mendearen bukaeran eta XX.aren hasieran, turismoaren gorakada zela medio, musika kioskoa eta "antzoki txiki" famatua egin ziren. Antzokiaren inaugurazioa Alfontso XIII. Espainiako erregea etorri zen; udaldi batzuetan ere etorri ohi zen erregea Portugaletera. |